Liliput – (euskera)


Liliput ipuin soil eta poetikoa da. Aurrera egiten duen heinean eraikitzen joaten den unibertso soinuduna, zuzeneko musika eta publiko txikienaren ekarpen puntualak nahasten dituena. Mundu txiki-txikia, oso berezia, eta alderdi askotan gurearen isla dena.

SINOPSIA

Hodei handi baten eta bere alaba txikia den beste baten eskutik hirien eta itsasoen gainetik bidaiatuko dugu, uharte bateraino heldu arte: Liliput. Hodeien begirada samur eta urrundua istorio honen hari eroalea izango da. Gure munduaren behatzaile pribilegiatu gisa, bere narrazioari esker, zer garen eta ingurumenarekiko dugun portaeraren ondorioez hobeto jabetuko gara.
Hodeien azpian, agertokian bertan, bi luthier modernok musika elektronikoko zenbait tresna konbinatuko dituzte, ikusleen laguntzarekin ametsen, erritmoen eta melodia erakargarrien sinfonia bat sortzeko. Tresna elektronikoak eta antzezleek eta ikusleek manipulatutako elementu birziklatuak nahastuz, gure Liliput bereziaren soinu-banda sortzen lagunduko dute.
Bestalde, argi-jokoak eta elementu eszenikoen konbinazioak magiaz beteriko inguru eta giroak sortuko dituzte. Esperientzia interaktibo ernagarria da, eta emanaldi bakoitza bakarra da, publikoaren ekarpenen eta erantzunen araberakoa.

BALIO PEDAGOGIKOAK

Emanaldia esperientzia sortzaile bizi bihurtuko dugu, publikoa narrazio baten ikusle pasiboa baino gehiago izan dadin. Irudien eta soinuen kaleidoskopio bat egitera jolastuko dugu, zentzumenak suspertzeko eta haurren eta nagusien jakin-mina pizteko. Musika, poesia eta umorea bidaia bat prestatzen joango dira. Horrez gain, zenbait balio nabarmendu dira, hala nola birziklatzea eta ingurumenarekiko jarrera arduratsua.

Lanean zentzumenak eta parte-hartze aktiboa dira nagusi, harridura eragiten du eta bertaratutakoen jakin-mina suspertzen du. Begiratzeko, entzuteko eta beste modu batera sentitzeko gonbidapena.

Liliput 3 eta 7 urte arteko neska-mutilentzat (Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklokokoak) eta oro har familientzat bereziki den ikuskizuna da.